この商品を友人に教える:
Udazkenean Aske Josu Legarreta
Udazkenean Aske
Josu Legarreta
Publisher Marketing: Sentimenduak -eta ez egiak- oinarritzat hartuta idatzitako oroitzapenotan, egileak barne askatasuna du Jaungoiko bakarra. Eta, ondorioz, ez du inolako eragozpenik askorentzat kontaezin edota kritikagarri diren sekretuak eta iritsi pertsonalak azaltzeko. Autobiografien interesgarritasunarekiko kezkak gainditu ondoren, bere barne sentimenduak kronologikoki idazten hasten da, besteak beste, gogoratuz jaiotetxea, sendi bizitza, gurasoen izaera eta jokabideak, seminarioa eta fraidetzako ohitura eta ikuspegi freudianoa eta, jasan eta gainditu behar izan zituen fede krisiak. Hogei urtetik aurrerantz, dioenez, ez zuen Jaungoikoaren dei oihartzunik berriro entzun, eta zerua, izatekotan, mundu honetan lortu behar zela sintesi, etorkizunera begirako lanbidea eta euskal gizartearekiko jokabidea lantzen bizi izandako egoerok aipatzen ditu: ikasketak, emakumeekiko harremanak, ezkontza, seme-alabak eta konpromezu politikoa, besteak beste. Frankoren diktaduraren aurka jokatu beharra indarberritu zitzaion Bilboko La Salve kuartelean jasandako zortzi ordu larri eta mingarrien ondoren eta 1986tik aurrera Jaurlaritzan hogei urtetik gora izandako eginkizunak eta gorabeherak azaltzen ditu. Azken ataletan, zenbait gai ditu egileak aztergai: euskal etxeekiko harremanak, munduko nazioekiko euskal lankidetza, Kuba, askatasuna, eliza, ideologia ezkertiarra eta eskuindarra, zahartzaroa eta lidergotza, besteak beste. Orohar, bere sentimenduen azalpenetan mundu hobe baten bila ari da; baina honetarako iraultza behar da XXI. Gizaldira begira: egungo krisi latzean, milaka herritarren ustez, ez da sinesgarri berdintasunaren alde benetan jokatzen ez duen lider politikoa.
| メディア | 書籍 Paperback Book (ソフトカバーで背表紙を接着した本) |
| リリース済み | 2015年9月4日 |
| ISBN13 | 9780984690053 |
| 出版社 | Barandiaran Basque Studies Series |
| ページ数 | 216 |
| 寸法 | 152 × 229 × 12 mm · 322 g |
クリスマスプレゼントは1月31日まで返品可能です